Udalak gogorarazi du tasa, zerga eta antzekoak ez dituela eskudirutan kobratzen eta ez dela establezimenduetara joaten zorrak ordaintzea eskatzera.
Udaletxeko langile baten plantak eginda ibili da pertsona bat udalerriko ostalaritza establezimenduetan barrena eta negozioak ixtearekin mehatxatu ditu jabeak, eskudirutan kopuru jakin batzuk ordaintzeari uko eginez gero. Udalak jakinarazi du erakunde horretako beharginek ez dituztela horrelako prozedurak aurrera eramaten. Ohar hau ere zabaldu du: "Edozein saiakera sumatuz gero, edo iruzur egin dizutela uste baduzu, mesedez, jarri harremanetan gurekin lehenbailehen, beharrezko neurriak har ditzagun.
Udalak gogorarazi du tasa, zerga eta antzekoak ez dituela eskudirutan kobratzen eta ez dela establezimenduetara joaten zorrak ordaintzea eskatzera.