2025/01/25 12:00 - 13:00

Mobilizazioa

LOOPA plataformaren manifestazioa

LOOPA plataformaren manifestazioa
Osasun zentrotik abiatuta, Lasarte-Oria

Honela azaldu du LOOPAk mobilizazioa antolatu izana: "Uda baino lehen Osakidetzako arduradunek agindu zutenez, 2024ko abenduaren bukaerarako hutsik zeuden lau mediku-plaza bete behar ziren Enplegu Eskeintza Publiko baten bidez. 2025eko urtarrilean gaude eta, ez da bakarrik agindutako plazak ez direla bete, gainera beste plaza bat hutsik geratu da medikuaren jubilazioa dela kausa. Horren aurrean Lasarte-Oriako Osasun Publikoaren Aldeko (LOOPA) plataformak kalitatezko osasun publikoaren defentsan eta lasarteoriatar guztiek lehen arretako medikua edukitzeko oinarrizko eskubidearen defentsan manifestazioa deitu du, Non daude gure medikuak? lelopean.