Rayo Vallecano talde madrildarra jasoko du etxean gaur Realak, 19:30ean. Partida hori ikustera joaten diren lasarteoriatarrei zerbitzu berezia emango die Euskotrenek, Anoetatik bueltatzeko. Bi ekipoek luzapena jokatu eta penaltiak jaurti behar badituzte, "behar adina" atzeratuko dute trenen irteera.