Euskal Kirol Egokituko Federazioko Futbol taldeek entrenamendu saioa egin zuten hilaren 11n Michelin kirol gunean. Hilaren 18an, Burgosen, Gaztela eta Leonen aurka jokatuko duten neurketa prestatzeko baliagarri izan zen emakume zein gizonen taldeek egindako lan saioa. Areto Futboleko kantxan ariketa tekniko ezberdinak egin zituzten, baita partidatxoren bat jokatu ere