Nahia Goenaga, Distantzia Luzeko Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 14a, 11:20

Nahia Goenaga (biserarekin) eta Vilagarcia, lehian. Arg.: J.J. Portos.

Aulki mugikorreko Distantzia Luzeko Gipuzkoako txapelketa jokatu zen hilaren 12an Hondarribian. Banakako, binakako zein launako lehiak izan ziren eta 2x junior mailan Nahia Goenaga herritarra izan zen borrokan 

Donostia Arraun Lagunak taldeko kide Ane Vilagarciarekin batera, Hondarribia eta Orioko ontziak garaitu –15,34 marka egin zuten helmugan– eta urrezko domina jantzi zuen bikoteak.

Aulki mugikorreko ligako lehen jardunaldia ere izan zen. Maiatzera arte bost jardunaldi jokatu dituzte ligan eta horietako batzuetan modalitate ezberdinetako Gipuzkoako txapelketak egongo dira jokoan.