Abiadura handiko datu mugikorren zerbitzuak ezarriko dituzte udalerrian

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 13a, 08:00

Telefonica, Vodafone eta Orange telefonia mugikorreko operadoreek iragarri dute datozen asteetan belaunaldi berriko telefonia mugikorreko zerbitzuak (4G eta 5G) ezarriko dituztela , 700 eta 800 megahertzetako bandetan, hurrenez hurren. Horri esker, lasarteoriatarrek aukera izango dute estaldura geografiko hobea duten barne abiadura handiko konexio mugikorrez gozatzeko.

Teknologia berria Lurreko Telebista Digitalarekin (LTD) bateragarria dela bermatzeko, Llega700 da operadoreek martxan jarri duten erakundea, gailu horien seinalearen harreran edozein eragin konpontzeko.

Hedapen hori  11ko 579/2019 Errege Dekretuan ezarritakoaren barruan sartzen da. Horretan oinarrituta, ordura arte Lurreko Telebista Digitala jasotzeko erabiltzen ziren 694 eta 790 megahertz bitarteko maiztasunak askatu ziren, Bigarren Dibidendu Digitala izenez ere ezagutzen den prozesua gauzatuta. Ordutik aurrera, frekuentzia horiek telefonia mugikorreko operadoreei esleitu zitzaizkien, belaunaldi berriko telefonia mugikorreko zerbitzuak emateko.

Estaldura gehiago, eta hobea

Sare mugikor berriarekin, zerbitzu eta aplikazio berritzaileei ireki diete atea, eta hobekuntza nabarmenak ekarri ditu deskarga abiaduran eta datuak (argazkiak, musika edo bereizmen handiko ikus-entzunezko edukiak) bidaltzeko abiaduran. Hori gutxi balitz, sareko aplikazioei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko aukera eman du (bideo jokoak, kasurako).

Gainera, 700 eta 800 megahertzeko banden hedapenak erdiesten duen estaldurak zerbitzua hobetuko du eraikinen barruan eta zerbitzua geografikoki modu eraginkorrean hedatzea ahalbidetuko du.