Otsailaren 3an ekingo diote datorren ikasturteko aurrematrikulazio kanpainari

Txintxarri Aldizkaria 2025eko urtarrilaren 10a

Iazko urtarrilean matrikulazio festa bat aurrera eraman zuten, ikasleak herriko ikastetxeetan matrikulatzea sustatzeko.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako (hortaz, baita Lasarte-Oriakoetan ere) eskoletan aurrematrikulatzeko kanpaina otsailaren 3an hasiko da eta hamabi egun iraungo ditu. Onartuen behin-behineko zerrendak martxoaren 18an argitaratuko dituzte, eta, behin betikoa, apirilaren 15ean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialaren agindu horrek 2 urteko gelatik aurrerako ikasleei eta euren familiei eragiten die.