Herriko igerilariak, ederki Eguberrietako hitzorduetan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 9a, 13:15

Eguberrietkao Nazioarteko Sarian lehiatu ziren Buruntzaldea IKTko kideak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

2024 urteari amaiera emateko Buruntzaldea IKTko eta herriko igerilariek bi hitzordu izan zituzten abenduko azken asteetan, Paco Sanchez Saria eta Eguberrietkao Nazioarteko Saria. Ederki jardun, markak ondu eta lehen postuetan izan ziren igerilarietako batzuk

Hil horretako 21ean, igeriketa taldeko alebin eta benjaminek XXIV. Paco Sanchez Sarian parte hartu zuten.

Alebinek bi proba egin zituzten. Aukeran izan zituzten edozein estiloetako 100 metroko proba eta 200 m. lau estilo saioa. 

Benjaminek, aldiz, proba bakarra egin behar izan zuten. Taldeko kide gehienek bular estiloko 50 m. proba aukeratu zuten eta izan zen 50 m. edo 100 m. kibre saioetan aritu zenik ere. 

Gaztetxoak euren garapena erakutsi, markak ondu eta lehen postuetan izan ziren euren serieetan:

Alebinak
Benjaminak
  • Aitor Ormazabal, 2. postua 100 m. tximeleta eta 100 bizkar probetan.
  • Lier Garmendia, 3. postua 100 m. tximeleta saioan eta  5. postua 100 bizkar proban.
  • Izaro Bautista, 7. postua 100 m. tximeleta eta 100 m. bizkar probetan.
  • June Apeztegia, 9. postua 100 m. tximeleta saioan.
  • Kerman Miguel, 1. postua 100 m. bular saioan eta 3. postua 100 m. libre proban.
  • Irai Jauregi, 2. postua 100 m. tximeletan eta 5. postua 100 bizkar proban.
  • Urko Azpiazu, 9. postuan 100 m. librean eta 5. postua 100 m. bular proban.
  • Aiur Jauregi, 1. postua 50 m. bular.
  • Naroa Mitxelena, 2. postua 50 m. bular.
  • Noa Blanco, 1. postua 50 m. bular.
  • Alaia Iparragirre, 3. postua 50 m. bular,
  • Ainara Acuña, 4. postua 50 m. bular.
  • Izar Iparragirre, 5. postua 50 m. bular.
  • Katixa Iparragirre, 6. postua 50 m. bular
  • Nora Becerra, 1. postua 100 m. libre.
  • Leire Lopez, 2. postua 100 m. libre.
  • Yeiker Lopez, 2. postua 50 m. libre.
  • Oier Azpiazu, 2. postua 50 m. libre.

Paco Sanchez sarian ederki jardun ziren taldeko txikiak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Eguberrietako Igeriketako Nazioarteko Sarian ere izan ziren hil horretako 27an Buruntzaldea IKTko kidea eta ez ziren herritar bakarrik izan, Leire eta Ainhoa Martin ahizpek Euskadiko selekzioarekin lehiatu ziren. 

Gipuzkoako zein Euskal Herriko igerilariez gain, estatu mailan eta nazioarteko mailan dabiltzan igerilariak ikusteko parada izan zen Donostiako Paco Yoldi igerilekuetan. 

Igeriketa taldeko kideek ezin izan zituzten kanporaketa probak gainditu. Hala ere, euren markak ontzea lortu zuten hainbat probetan:

  • Ibon Elola, 50 m. bizkar.
  • Miren Sarobe, 100 m. estilo librea.
  • Oihan Matute, 50 m. tximeleta eta 50 m. bular
  • Mayi Gorostegui, 50 m. bizkar
  • Iker Gorostegui, 100 m. tximeleta.

Ainhoa eta Leire Martin ahizpek, aldiz, finaletarako sailkapena eskuratu zuten eta biak izan ziren lehen postuetan. Ainhoak 50 m. tximeleta eta 200 m. lau estilo probetan garaile izan zen eta Leire bigarren postua eskuratu zuen 100 m. bizkar eta 200 m. lau estilo saioetan.

Urtea hasteko 

2025eko lehiak, aldiz, hil honetako 11n hasiko dituzte herriko igerilariek. Buruntzaldea IKTko infantil, junior eta absolutuek Hernaniko XXVI. Saria lehiatuko dute eta master mailako lau kidek Gipuzkoako VII. Master Txapelketari egingo diote aurre Eibarren.