Hilaren 4an, Eguzki AFk antolatzen duen Gabonetako Areto Futbol txapelketako finalak jokatu ziren kiroladegian. Zirrara handia izan zen neurketa guztietan.
Benjamin mailako gaztetxoek eman zioten hasieraEguzkitarrak 1 eta Munduko Bidaiariak taldeak izan ziren aurrez aurre. Borroka handia izan zen, azken unera arte. Launako berdinketa zegoen markagailuan eta Munduko Bidaiariakeko kideek bosgarren gola eskuratu zuten epaileak txistua jo baino lehen.
Bigarren finalean ere lehia handia izan zen; Okendo Team eta Superlagunak izan ziren alebin mailan nor baino nor. Bina amaitu zen neurketa eta penaltietan Okendo Team izan zen garaile.
Eta kiliak dantzan izan zituzten infantil mailako Los Skibidi eta Los Jopus taldeek. Partida hiruna berdindu eta azken penaltian erabaki zen garailea, Los Jopus.
Saribanaketa baino lehen Real Sociedad taldeko Jon Martin jokalariak emandako bi kamiseta zozkatu ziren, baita Balerdi harategiko bi txuleta ere.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete finalak ikustera joan ziren ikusleei, baita txapelketa antolatzen lagundu edo babestu duten erakunde, enpresa eta norbanakoei ere.
*Galeriako azken argazkia Eguzki AFrena da.