Haizeak gogor joko du datozen egunetan ere

Txintxarri Aldizkaria 2025eko urtarrilaren 7a

Plazaolako zubiko sarbidea erabat estali zuen zuhaitz honek azaro amaieran.

Euskalmet meteorologia agentziak abisu hori eta laranjak iragarri ditu, haize bolada indartsuak direla-eta. Arrisku gehieneko tartea bihar goizeko 06:00etatik 12:00etara artekoa izango da. Lasarte-Oriako Udalak herritarrei eskatu die kontuz ibili eta euren segurtasuna lehenesteko.

Hauek dira Euskalmetek iragarri dituen abisuak:

  • Gaur arratsaldean, 18:00etatik 00:00etara, abisu horia.
  • Bihar, egun osoan zehar, abisu horia.
  • Bihar, 06:00etatik 12:00etara, abisu laranja.

Haizeak bortitz jo du azkenaldian eta eragin ditu zenbait kalte gure udalerrian, batez ere, zuhaitz batzuk botata.