Zinema proiekzioak eta antzerki obrak izango dira hil honetako kultur jarduera nagusiak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 7a, 12:49

Urte berria hastearekin batera iragarri du Lasarte-Oriako Udalak urtarrileko kultur agenda. Askotariko zinema emanaldiak eta bi antzerki obra ikustera joateko aukera izango dute herritarrek; horiez gain, opera zaleentzako hitzordu bat ere izango da, eta baita liburu aurkezpen bat ere. Horietako gehienetara joan ahal izateko sarrerak erosi beharko dituzte interesdunek, nahiz eta bakar batzuk doakoak izango diren

Urtarrileko kultur agenda, egunez egun: 

  • Uratrrilak 10, ostirala: 
    • Zinema: Okendo zinema taldeak Emilia Perez proiektatuko du. 20:00etan izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta sarrerk 6 euro balio dute. 
  • Urtarrilak 12, igandea
    • Zinema: 
      • Haurrentzako Liztor kapitaina proiektatuko dute. 17:00etan izango da, manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan, eta sarrerek 4 euro balio dute, 
      • Helduentzako Emilia Perez proiektatuko dute. 19:30ean izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute.
  • Urtarrilak 15, asteazkena:
    • Opera: Giacomo Puccini musikagilearen Tosca obra ikusteko aukera izango dute opera zaleek. 19:00etan hasiko da, Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan, eta sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute. 
  • Urtarrilak 16, osteguna:
    • Literatura:  Jose Luis Navarroren Dos libros lasartearras del siglo XVII. 19:00etan hasiko da, Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan, eta sarrera doakoa da. 
  • Urtarrilak 18, larunbata:
    • Antzerkia: Markeliñe anzterki konpainiak Zepo Zapo familia antzerkia erakutsiko du. 17:00etan izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan, eta sarrerek 4 euro balio dute. 
  • Urtarrilak 19, igandea: 
    • Zinema: 
      • Haurrentzako Harold y el lapiz magico proiektatuko dute. 17:00etan izango da, manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan, eta sarrerek 4 euro balio dute, 
      • Helduentzako ¿Es el enemigo? proiektatuko dute. 19:30ean izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute.
  • Urtarrilak 24, ostirala:
    • Zinema: Okendo zinema taldeak Marco proiektatuko du. 20:00etan izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta sarrerk 6 euro balio dute. 
  • Urtarrilak 25, larunbata:
    • Antzerkia: Artedrama konpainiak Miñan obra oholtzaratuko du. 20:00etan izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute. 
  • Urtarrilak 26, igandea: 
    • Zinema: 
      • Haurrentzako Sonic 3 proiektatuko dute. 17:00etan izango da, manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan, eta sarrerek 4 euro balio dute, 
      • Helduentzako Cuando cae el otoño proiektatuko dute. 19:30ean izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute.