Ahotsa eta gitarra besterik ez dute behar izan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 4a, 21:31

Anuk eta Elene bikoteak hasi du musikaz betetako iluntzea. Gero etorriko dira Okendoko gaua doinuz beteko duten Odolaren Mintzoa, XSakara eta Hazas&Jagoba; baina bi ahots eta gitarra batekin nahikoa izan dute Jalgi bete eta girotzeko. Abesti ezagunak, estilo oso bestelakoetakoak, pasatu dituzte beren ahotsetatik eta ukitu berezi batekin ekarri. Kantuan eta dantzan jarraitu dituzte zenbaitek, bereziki, eszenariotik gertuen zegoen taldeak.