Exiquio Perez hil da

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 3a, 11:31

Exiquio Perez, eskuinean, Adinekoen Omenaldi Asteko ekitaldietako bat grabatzen.

Urte berriko aurreneko berri tristeetako bat izan da Exiquio Perez herritarraren heriotza, 81 urte zituela. Urte luzez jardun zen Biyak Bat elkarteko egoitzako zuzendaritzan, ahal izan zuen guztian laguntzen. Horrez gain, oso ezagun eta maitatua egin zen udalerriko elkarte eta eragileen artean, bideokamera eskuan, zientoka ekitaldi grabatu zituelako (horien artean, Euskararen Maratoia), beti irribarretsu. Gaur arratsaldean egingo dute bere omenezko hileta, San Pedro parrokian, 19:30ean.

2010. urtean omendu egin zuten Perez, Santa Ana parodia hasi aurretik, 27 urtez antzezlan hori grabatu izana eskertzeko.

Exiquio Perez eta bere emazte Maria Angeles Andres, 2010eko Santa Anako parodiako omenaldian.