Bertaratu direnei ongietorria eman, eta bere zereginei ekin die Marselek. Musika, umorea eta ikuskizuna uztartuta, emanaldi dibertigarria eskaini die; izan da magia ikuskizuneko protagonista, magoarekin batera, izan den gaztetxoren bat edo beste ere.
Ederki pasa dute denek ala denek; horren erakusle izan dira aretoan entzun diren barre algarak.