Buruntzako tontorra ere sorgindu dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abe. 31a, 13:50

Kuadrilla ederra elkartu da gaurkoan. Argazkia: Sorgin Jaiak.

Goizeko giro hotzak ez ditu gure herriko sorginak kikildu eta martxa ederrean abiatu dira Buruntza mendirantz, Zubipeko biribilgunetik, goizeko bederatziak pasatxo zirenean. Gailurrera ailegatu direnean talde argazki ederra atera dute eta San Roke baselizarantz jaitsi dira, Ostadar SKTko Mendi saileko kideek eta Arrieskalleta elkarteko lagunek prestatutako hamaiketako goxoa jatera.