Lasarte-Oriako Sarek iragarri du manifestazio bat aurrera eramango duela gaur arratsaldean, Okendo plazatik hasita, 19:00etan. Herritarrak deitu ditu, 'Behin betiko' lelopean, "bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren alde" mobilizatzera: "Biolentzia mota desberdinen biktimek behin betiko egia jakin eta aitortza jaso dezaten aldarrikatuko dugu, baita euskal preso, iheslari eta deportatuak behin betiko etxeratzea ere, noski".