Goiz eta arratsaldekoa izango da urteari mozorrotuta agur esateko festa

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 31

Korrikalari batzuk, iazko San Silvestre lasterketan helmugaratzen.

San Silvestre lasterketaren zortzigarren aldia aurrera eramango dute gaur Lasarte-Orian. LOZET elkartearen erraldoi eta buruhandiek irekiko dute egitaraua, Oaintxe in deu! txarangak lagunduta, 11:00etan, Okendo plazan. Beste jarduera ugari egingo dituzte horren ostean eta ekimen nagusia, jakina, 16:00etan hasiko den lasterketa izango da. Korrikalariek eta ipar martxalariek parte hartuko dute; 1 zenbakidun dortsala Ostadar Ipar Martxako lagunek eramango dute, aurten 10 urte bete dituztelako.

  • 11:00etan LOZETeta Oaintxe in deu txaranga.
  • 11:30etatik 13:00etara pintxo-pote solidarioa. Ekimen horretan bildutako dirua Gipuzkoako Diabetes Elkarteari (AGD) emango diote.
  • 12:00etan haur kanpaikadak Porrotxen laguntzarekin.
  • 15:30ean proba aurreko beroketa musikatua Saito Gimnasioarekin batera.
  • 16:00etan lasterketa.
  • Ondoren, kategoria bakoitzeko sarien banaketa.

Arratsaldeko lasterketako dortsalak jasotzeko azken aukera izango dute parte hartzaileek, Antonio Mercero gunean, 10:00etatik 12:00etara. Bestalde, antolatzaileek ohartarazi dute trafikoa moztuko dutela 16:00etatik 17:30era, festa giroko kirol proba hori dela-eta.