Bigarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko azken egunak dira

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 30a

Urtarrilaren 7tik apirileko Aste Santura arte arteko ikastaroetan parte hartu nahi duten herritarrek urtarrilaren 3a baino lehen joan behar dute Maialen Chourraut kiroldegira, izena ematera. Ostegunean eta ostiralean 09:00etatik 13:00etara egin ahalko dute tramite hori.

Hauek izango dira urtarrilaren 7tik aurrera kiroldegian emango dituzten ikastaroak: haurren igeriketa eskola, helduentzako igeriketa, haurtxoen ur jarduerak, haurdun daudenentzako ur jarduerak, haurdun daudenentzako areto jarduerak, erditze osteko gimnasia eta padela. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943-37 61 82 telefono zenbakira deitu behar dute.