Ostadar SKTk 3x3 txapelketaren bederatzigarren aldia aurrera eraman du Maialen Chourraut kiroldegian. Benjaminetatik hasi eta Senior mailakoetara arte, jokalari ugarik gozatu dute euren kirol kuttunaz, saskibaloiaz. Elkarren aurkako norgehiagokez gain, hiruko saskiraketen txapelketak egin dituzte.