Neguan ohikoak diren baldintzekin topo egin zuten Txindoki igotzera animatu zirenek: hotza, behelainoa, lokatza eta bustita eta irristakor zegoen ibilbidea. Edonola ere, ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, tontorreraino iritsi ziren inolako arazorik gabe. Ohikoa izaten den talde argazkia atera eta Larraitzeraino jaitsi ziren, hamaiketako ederra eginda indarrak hartzeko bertan. "Jarduera horrekin agurtu genuen 2024a eta prest gaude hurrengo urtea gogoz hasteko", adierazi dute LOTMEko kideek.
Horrekin batera, gogorarazi dute irekita dagoela elkarteko bazkidetzak eta mendi federazioko lizentziak berritzeko epea. LOTMEren webgunean topatuko dute informazio gehiago interesa dutenek.