Texas Lasartearraren txapelketan, Reala garaile

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abe. 30a, 11:00

Alebin mailako emakumezkoen txapelketa aurrera eraman du Texas Lasartearrak, giro ederrean. Arratsaldean zehar herritar ugari joan dira Michelin kirol gunera, parte hartu duten kluben harrobietako jokalarien norgehiagokak ikustera. Realak irabazi du torneo horren bigarren aldia, finalean Añorga garaituta.

Aiztondo, Añorga, Intxaurdi, Martutene, Orioko, Reala, Touring eta Texas Lasartearra bera izan dira aurtengoan parte hartu duten taldeak.