Aiztondok irabazi du Kadete mailako emakumezkoen txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 30a

Ostadar SKTk antolatutako torneoan giro ona eta emakumezkoen futbolaren garrantziaren aldarrikapena izan dira nagusi. Jende ugari bertaratu da Michelin kirol gunera partidak ikustera eta parte hartu duten talde guztiek elkarrekin egin dute hamaiketakoa, errugbian egiten duten hirugarren denbora moduko batean. Txapeldunen kopa Aiztondok altxa du zerura, Ostadarren aurka 1-2 irabazita. Txapelketa bikaina egin dute urdin-beltzek.

Aiztondo, Euskalduna, Ostadar, Santo Tomas Lizeoa, Touring eta Usurbilek parte hartu dute txapelketaren aurreneko aldian, bi multzotan banatuta. Fase horretako bi partidak irabazita sailkatu da etxeko taldea finalera eta Aiztondorekin neurtu ditu indarrak. Ezin izan du txapeldunen kopa etxean utzi eta zizurkildarrek eskuratu dute garaipena, 1-2.