Asturiaseko pare bat lasterketatan parte hartu du Mari Carmen Olaso Espeso herritarrak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abe. 30a, 10:10

Korrikalari lasarteoriatarra pozik dago Asturiasen jokatu dituen lasterketetan egindakoagatik. Argazkia: Mari Carmen Olaso Espeso.

Gijongo eta Mieres-eko probatan lasterka egin du lasarteoriatarrak: Gabon gaueko 5 kilometrotako lasterketan eta San Silvestrean, hurrenez hurren. Azken horretan bigarren izan da 55 urtetik gorako emakumezkoen kategorian eta podiumera igo da, sari eta guzti. Pozik dago Olaso egindako lanarekin.

Eguberri giroko bi lasterketa jokatu ditu korrikalari beteranoak. Gijonen izan zen aurrena, Gabon gaueko 5 kilometrotako proban, eta 55 urtetik gorako emakumezkoen kategoriako seigarren denbora onena egin zuen: 23.07. Egun batzuk geroago Mieres udalerriko San Silvestrean jardun zen eta kategoria horretako bigarren marka azkarrena (22.40) eginda, podiumera igo eta saria jaso zuen.