Eguberrietarako udalak antolatutako jardueren barruan, Txu txu trenean bidaiatzeko aukera dute gaur herritarrek. Goiz eta arratsalde, herrian barrena bidaiak egingo ditu Jalgi ondotik abiatuta. Eguraldi txarrerako eta hortzerako prestatuta, joan den igandean Aterpean jarritako ibilgailua ez bezala, itxia da. Lehen bidaietan jende gutxi zegoen zain eta batzuek errepikatzea erabaki dute, hurrengo ibilbidea luzeagoa zelako. Goizean ez da jende pilaketarik izan, eta nahi izan duten guztiek egin dute osteratxoa.