Maialen Chourrautek, Gipuzkoako prentsako sarietan oroigarria

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 27a

Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkartearen galan sarituak izan ziren kirolariak. Arg.: Real Sociedad.

Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak atzo, hilaren 26an, Donostiako The Social Hub hotelean urteko gala egin zuen. Kirolari onenaren saria Real Sociedad taldeko Mikel Oyarzabal jokalariak eraman zuen. Ekitaldian izan ziren saritu gehiago ere, horien artean, Maialen Chourraut herritarra. Parisko Plinpiar Jokoetarako sailkatu izanagatik eman zioten oroigarria izen handiko piraguistari.