41. Iurretako Hiri proba lehiatu zen hilaren 22an, Iurretan, Bizkaian eta bi herritar Julen Ormazabal eta Aloña Mendi taldeko Jon Presak parte hartu zuten. Azken honek lortu zuen posturik onena; helmugara seigarren postuan iritsi zen 32.41 marka eginez. Baina ez zen esku hutsik joan etxera, proban 10 kilometroetako Euskadiko txapelketan izan zen jokoan eta Presak hirugarren postua eskuratu zuen. Ormazabalek, aldiz, 36.05 behar izan zuen bidea egiteko.
Egun horretan bertan, Amurrioko nazioarteko krosa ere jokatu zen. Arabako proba Euskal Ligako azken proba izan zen. Mari Carmen Olaso herritarrak ez zuen huts egin eta 28.48 markarekin amaitu zuen proba. Horri esker, Euskal Ligan bigarren postuan amaituko du herritarrak.
Bestalde, hilaren 24an, Cross Beach. Miguel Uriarte Oroituz laserketa antolatu zen Donostiako Kontxako hondartzan. Euria, hotza eta haizeari aurre egin zieten lasterkariek eta horien artean izan ziren herriko lau ordezkari: Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteko Xabier Aizpurua (14,55), Isabel Fincias (27,42) zein Mertxe Casas (27,44) eta Arantxa Zapata herritarra (27,45).