Futbola
Kadete Nesken txapelketa
Ostadar SKTk antolatuta kadete nesken txapelketa jokatuko da.
Larunbata. Goiza. Michelin kirol gunean.
Alebin nesken txapelketa
Texas Lasartearra FCk alebin nesken txapelketa antolatuko du.
Larunbata. Arratsaldea. Michelin kirol gunean.
Benjamin nesken txapelketa
Texas Lasartearra FCko benjamin nesken taldeak lehen Aiztondo kopan parte hartuko du.
Larunbata. Goiza. Elbarrena, Zizurkilen.
Areto-Futbola
Gabonetako txapelketa
Eguzki AFk antolatuta Gabonetako Areto Futbol txapelketako bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatuko dira.
Ostirala, arratsaldean; igandea, goizean eta astelehena, arratsaldean. Maialen Chourraut kiroldegian.
Saskibaloia
3x3 txapelketa
Ostadar SKTk antolatuta 3x3 txapelketa jokatuko da.
Larunbata. Goiz eta arratsalde. Maialen Chourraut kiroldegian.
Igeriketa
Gabonetako Saria
Buruntzaldea IKTko sei kirolarik Gabonetako Nazioarteko Sarian parte hartuko dute.
Ostirala. Paco Yoldi kiroldegia, Donostian.
Atletismoa
Proba Libreak
Lasarte-Oriako atletek pista denboraldiko proba libreen jardunaldiak izango dituzte.
Ostirala. Arratsaldea. Antonio Elortza Belodromoa, Donostian.
Lasterketak
San Silvestre
Lasarte-Oriako San Silvestre lasterketako 8. edizioa lehiatuko da.
Asteartea 31. 16:00. Lasarte-Orian.