Palestina eta Libanoren alde manifestatuko dira gaur

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 27a

Urriko manifestazioko performancea, Kale Nagusian.

Urtea amaitu aurretik beste mobilizazio bat aurrera eramango du Lasarte-Oria Palestinarekin Herri Ekimenak. Gaur arratsaldean izango da ekintza, 19:00etan; Okendo plazatik abiatuko dira manifestariak, 'Inperialismoari, genozidioari stop!' lelopean.