Urtezahar gauean eta Erregeen egun bezperan zerbitzu bereziak emango ditu Manttangorri hiribusak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 26a

Eguberrietan zerbitzu bereziak emango ditu Manttangorri hiribusak. Gauzak horrela, Urtezahar gauean eta Errege egunaren bezperako gauean garraio hori erabili ahal izango dute herritarrek, ordu hauetan: 01:10, 01:50, 02:30, 03:50, 04:30, 05:10, 05:50 eta 06:30. Antxisutik aterako da ibilgailua eta ohiko ibilbidea egingo du.