La Esperanza auzo elkartekoek ezohiko batzarra egingo dute igandean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 26a

Basaundi auzoa.

Igande honetan ezohiko batzarra aurrera eramango du La Esperanza auzo elkarteak, Oriako Karmengo Ama kaperan. Lehen deialdia 10:00etan egingo dute, eta, beharrezkoa balitz, 10:30ean bigarrena. 

Ezohiko bilera bat deitu dute "gai oso garrantzitsu bat" jorratuko dutelako: Basaundiko 8. zenbakiko lokala errentan ematea proposatu die Lasarte-Oriako Udalak.