Hilaren 15ean, Donostiako Monseko kiroldegian Gipuzkoako txapelketako sariak jaso zituzten herriko taldeko kideek.
Aurretik jokatu ziren neurketak eta LOKEk hiru ordezkari izan zituen.
Kadete mailako finalean, Lide Sobradok ezin izan zuen aurkaria irabazi; ederki jokatu arren, 3-6 galdu zuen.
Maila bereko kontsolazio finalean, Laiene Ugarte izan zen jokoan eta 4-1 gailendu zen gaztea.
Infantil mailako kontsolazioan ere Oihane Iradierrek garaikurra eskuratu zuen. Joko poilta eginez, 4-3 irabazi zuen.
Bestalde, Euskal Tenis federazioak Euskal Tenisaren historioa bat irudietan liburua argitaratu berri du. Bertan LOKEko klubeko informazioaz gain, prestatzaile Mariasun Yurrita agertzen da mitoen atalean.