Gipuzkoa sortzen taldeak tinko mantendu ziren etxean jokatutako partidetan.
Ohorezko B mailako taldeak Universitario Bilbao izan zuen aurrez aurre Zarauzko Asti zelaian. Defentsa lan handia egin zuten taldeek eta erasoan puntuak egitea ez zen erraza izan. Azken emaitzak, 10-7, ederki islatzen du.
Donostiako Kote Olaizola estadioan ere irabazle izan ziren beltzak. Euskal Ligako Gipuzkoa Sortzen-Betsaide Elorrio neurketa borrokatua jokatu zen. Bizkaitarrek markagailua ireki zuten arren, beltzek jarraian berdindu zuten neurketa. Etxekoek zigor kolpe batez aurre hartu zuten eta markagailua batetik bestera txandakatzen joan zen taldeek zigor ostikoz edo entsegu bidez puntuak eskuratzen zituzten ahala. 67. minutuan, Gipuzkoa Sortzenen zigor ostiko batekin amaitu zen dantza. Azken minutuetan metroak lortzeko lan ederra egin arren, taldeek ezin izan zuten azken emaitza aldatu, 37-35.
Valentzian ezin
Erkidegoen arteko Espainiako txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen hilaren 21 eta 22an. 18 urtez azpiko Euskadiko selekzioak Valentziara egin zuen bidaia eta bertan izan ziren Eneko Sanchez Martinez eta Lander Zabala Ugartemendia herritarrak. Sanchez hamabostekoan izan zen eta Zabala bigarren zatian sartu zen.
Euskadik zigor kolpe batekin ireki zuen markagailua, baina valentziarrek aurre hartu eta neurketa osoan zehar errenta mantentzen jakin zuten. 37-35 amaiatu zen lehia.
Saleta, Kopan
Bestalde, Alex Saleta herritarra eta Beltzak RT harrobiko kideak pauso berri bat eman du bere ibilbidean, VRAC Quesos Entrepinares taldea Espainiako Kopako finalista da. Herritarra bigarren zatian atera zen zelaira eta garaipena lortzeko bere harritxoa jarrai zuen.
Valladolideko taldeak Silicius Alcobendas izan zuen aurkari Madrilen jokatu zen finalerdian. Madrildarrek atsedenaldian errenta txikia (16-14) lortu zuten, baina Valladolideko taldeak bigarren zatian ederki eutsi zion aurkariari eta itzulia eman zion markagailuari (16-24).
2025eko maiatzean jokatuko da finala eta Valladolideko bi taldeen arteko norgehiagoka izango da, beste finalista El Salvador baita.
Saski oparoa
Hori guztiaz gain, Beltzak RTk zozkatzen zuen saskiak badu jabea, Montse Martin Sanchez.
San Tomas eguneko ONCEko sariko azken lau zenbakiekin bat zetorren Martinen txartela eta etxera eramango du Tiburtzio-Artizar tabernan zegoen saski oparoa. Errege egunean familiarekin gozatuko duela adierazi du zortekoak.
Beltzak RTko ozein Tiburtzio-Artizar tabernako ordezkariak sarituarekin.