Sarituen artean, Maialen Chourraut Yurramendi piraguista izan zen. Herritarrak Distira saria jaso zuen bere ibilbide bikainagatik. Baina ez zen herriaren lotura zuen saritu bakarra izan, Martin Berasategi sukaldariak ere Kirol enpresa saria jaso baitzuen. Bere kasuan, Donostia Arraun Lagunak kluba babesstuz emakumeen arraunketari laguntzeko egin duen lanagatik.
Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin nahi izan zien Olinpiar eta Paralinpiar Joko guztietan urrezko domina irabazi duten kirolari gipuzkoarrei eta aurtengo Parisko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan parte hartu duten Gipuzkoako kirolariak ere aintzatetsi zituzten, hala nola, Chourraut bera eta Buruntzaldea IKTko Nahia Zudaire igerilaria.