Magia eta jolasekin hasi dituzte Eguberrietako haurrentzako jarduerak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 22a

Lasarte-Oriako Udalak antolatutako jardueretako bat izan da Jaizkibel plazan jarritako karpa magikoa. Formatu txikiko magia emanaldiaren sei txanda egingo dituzte, hiru goizean eta hiru arratsaldean, ikusle kopurua mugatua baita karpa barruan. Plazan, gainera, egurrezko jolasak jarri dituzte, jolas ezagunen aldaerak tamaina handian, eta haietan aritzeko aukera izan dute haurrek eta helduek: xakea, nor da nor, puzleak, oka... Halaber, Aterpea merkatarien elkarteak antolatuta, txu-txu trenean bidaiatu eta herria ikusteko aukera ere izan dute herritarrek.