Aterpeako kide Arantza Aldaik gidatu du aurtengo Gabonetako erakusleihoen sari banaketa; hilaren 19an aurrera eraman dute, udaletxean.
Herritarren erakusleiho gustukoena zein izan den jakinarazi dute lehenik. Ormazabal loradendak jaso ditu boz gehien, eta, ondorioz, hori aitortzen dion oroigarria jaso dute Ramon Ormazabal eta Koro Ortegak. Eskertuta agertu dira, eta, esan;, urteurren urteari amaiera amaiera bikaina emateko beste motibo bat izan dela. Eskerrak eman dizkiete euren alde bozkatu duten herritarrei, Aterpeako kideei eta baita udalari ere.
Bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzten establezimenduak ere ezagutarazi dituzte: Mabel Moda eta Ventanas Alcar izan dira, hurrenez hurren.
Epaimahai profesionalaren saria banatu dute gero; Amaia Gonzalez Caballerok, Biyak Bat egoitza, Erketz Euskal Dantza Taldeak eta Rural Kutxak osatu dute talde hori; azken horrek, babestu du sail horri dagokion saria. Kasu honetan ere, garailearen izendapena egin dute lehenik; adituen iritziz, Ventanas Alcarrek atondu du ederren erakusleihoa. Merezitako garaikurra jasota, izendapena "sorpresaz" hartu duela azaldu du Ana Laureano aipatu komertzioko kideak, eta eskertuta agertu da euren aldeko boza eman dutenekin, bai eta erakusleihoen apaintze lanetan ondoan izan dituztenekin.
Bigarren postuan, aldiz, Ormazabal loradenda sailkatu da, eta, hirugarrengoan, Imagine jantzi denda.
Amaitu aurretik, herritarren parte hartzea ere saritu du merkatarien elkarteak: 300 euroko bonu bana irabazi dituzte Jose Luis Rojas eta Unai Rebek.
Sari banaketa aurretik, aitortza
Agerraldiaren hasiera, sari banaketari hasiera eman aurretik, aitortza xumea egin diote Dioni Avila sozioekonomia teknikariari. Erretiroa hartu du, eta urte hauetan guztietan Aterpearekin izan duen "kolaborazio esanguratsua" eskertu nahi izan diote, eta bizitzako etapa berria "osasunez eta zoriontsu" goza dezala opa diote. Horrek ere oroigarri bat jaso du elkarteko ordezkarien eskutik, eta, atzera, eskerrak itzuli dizkie merkatariei.