Taldeko hamahiru kideek parte hartu zuten lehiaketan: Garazi Etxeberria, Miren Sarobe, Alba Escribano, Irati Etxeberria, Oihan Matute, Ibón Elola, Mario Amantegi, Amaiur Iparragirre, Itxaso, Iparragirre, Nora Miguelez, Ane Meyer, Ander Martínez eta Laida Guerrero.
Gazteek 100 m. zein 400 m. estilo libre, 200 m. lau estilo, 200 m. tximeleta eta bular eta bizkar estiloetako 50 metroko probei egin zieten aurre eta bederatzi igerilarik euren markak ondu zituzten proba batean edo bitan. Honako probetan eskuratu zituzten marka berriak igerilariek:
- Amaiur Iparragirre: 400 m. estilo libre eta 200 m. lau estilo.
- Nora Miguelez: 400 m. estilo libre.
- Ane Meyer: 400 m. estilo libre eta 200 m. lau estilo.
- Itxaso Iparragirre: 200 m. lau estilo.
- Alba Escribano: 50 m. bizkar.
- Miren Sarobe: 200 m. lau estilo eta 50 m. bizkar.
- Oihan Matute: 50 m. bizkar.
- Mario Amantegi: 50 m. bizkar.
- Ander Martinez: 50 m. bizkar.
Aipatzekoa da Itxaso Iparragirrek 200 m. lau estilo proban eskuratuta marka, 03.03,16, Euskal Herriko Txapelketarako "giltza" gutxienekoa dela.
Bakarkako probez gain, 4x50 m. lau estilo erreleboa ere lehiatu zuten eta taldeko neskak lehenak izan ziren 02.12,65 markarekin.
"Oso ondo ari gara lanean eta taldea asko ari da indartzen. Gabonak biziki erabiliko ditugu entrenatzeko eta aste gutxi barru etorriko diren Gipuzkoako zein Euskal Herriko Txapelketak lehiatzeko desiratzen gaude," adierazi dute taldeko arduradunek.
igeriketa taldeko kideek, gainera, eskerrak eman nahi dizkiete lehiaketa antolatzen lagundu duten guraso eta boluntario guztiei: "Zuek gabe ez litzateke posible izango".