Herriko atletek markak ontzen jarraitzen dute pista estalian

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abe. 19a, 11:30

Jon Presa herritarra (ezkerrean gorriz), proba hasterakoan. Arg.: Alberto Benito Meaza.

Lasarte-Oriako atletek pista estaliko proba berria izan zuten hilaren 15ean eta horietako batzuk euren marka pertsonalak edo denboraldiko markak ondu zituzten

Ostadar SKTko Oinatz Almagrok eta Iraia Alkortak, Real Sociedadeko Naroa Elvira zein Aloña Mendi taldeko Jon Presa herritarrek euren onena eman zuten marka pertsonalak gainditzeko.

Almagrok luzera jauzian 5,90 metroko jauzia egin zuen. Alkortak (26.82) eta Elvirak (27.10), berriz, 200 metro lasterketan ondu zuten marka eta Presak 1.500 metroko proban, 04.06.63.

Denboraldiko markei dagokionez, Atletico San Sebastian taldeko Hodei Murgiondo gazteak 2,80 metrora egin zuen hegan pertikan; Ostadar SKTko Iugatz Almagrok (44.79) eta Erin Iruretagoyenak (45.79) ederki egin zuten lasterka 300 metroko saioan; taldekide Eider Redondok 9,13 metrotara bidali zuen hiru kiloko pisua eta Oihana Igarrizek, berriz, 10,95 metrora lau kilokoa.

Herriko atletak proba ezberdinetan. Arg.: Alberto Benito Meaza.