LOKEko judokek hitzordu ezberdinak izan dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abe. 18a, 13:30

Sasoeta-zumaburu eta Landaberri ikastetxeko haurrak euren guraso eta Haritz Urdangarin (eskuinenan) entrenatzailearekin . Arg.: LOKE Judo.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) Judo saileko kideek bi hitzordu izan zituzten hilaren 15ean. Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako haurrek eta euren gurasoek judoa familian egitasmoaz gozatu zuten, Hernanin. Haurrek ez ezik, gurasoek ere kirola egin zuten. Bestalde, taldeko Ekain Luisek eta Nestor Silvak gerriko beltza eskuratzeko azterketa gainditu zuten.

Nestor Silva (ezkerrean) eta Ekain Luis (erdian) lortutako gerrikoekin. Taldekide Unai Guisado laguntzaile izan zuten. Arg.: LOKE Judo.