Azken kirol instalakuntzan jokatu zirenen neurketen artean, Infantil Partaidetza Handiko Ostadar beltza taldearena izan zen hilaren 14an.
Aitor Lasek zuzentzen duen taldeak Erroibide Irunen aurka neurtu zituen indarrak eta 33-53 galdu zuen.
Ezin igoera lortu
Kokaleku berean baina egun bat beranduago, Kadete Partaidetza mailako talde urdin-beltzak jokoan izan zuen errendimendu zilarra mailarako igoera. Aloña Mendi izan zuen aurrez aurre Andoni Alduncinen taldeak. Neurketa borrokatua jokatu zuten, azken laurdena 52na berdinduta hasi zuten. Baina urduritasuna nagusi izan zen etxeko taldean eta oñatiarrek bi punturengatik eraman zuten saria, 56-58.
Urtarrilera arte zain
Hilaren hirugarren asteburukoa izan da 2024 urteko azken jardunaldia Ostadar SKTko saskibaloi taldeentzat. Etenaldiren ostean, Kadete Errendimendua Urrea taldeak Euskal Ligarako igoerako lauko finalari egin beharko dio aurre. Fase erregularreko bigarren postuan dago egun eta neurketa bakarraren faltan, lehiarako sailkatu da.