250 pertsona baino gehiago bildu ziren bart Arnasetik lehiaketaren sari banaketan Bergaran. Amaia Ruiz de Galarreta eta Esti Curielek gidatutako ekitaldian, UEMA, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Bergarako Udalaren ordezkariek guztira sei sari banatu zituzten: kategoria bakoitzeko bat (LH 5-6, DBH 1-2 eta DBH 3-4 kategoriak), publikoaren saria eta Bergarako Udalaren sariak (bi, guztira). Aitortza horiek Berriatuako, Bergarako, Azkoitiako, Ondarroako eta Zaldibiako ikasleentzat izan dira.
Euskal Herri osoko 40 udalerri inguruko ikasleek parte hartu dute lehiaketan, tartean, Zubietako Eskolako zenbaitek: Lur Iriondo, Cira Iruretagoiena, Inge Arroyo, Dana Garmendia, Aiuri Elizagarate, Maren Arrona, Maddi Esnaola eta Libe Urdanpilleta.