Mikel Urdiain eta Jose Utielek irabazi dute Intza Kirol Elkartearen mus txapelketa. Bertako lehendakari Idoia Telleria, Agustin Valdivia alkatea eta udaleko Kultura zinegotzi Ainara Elicecheak banatu zituzten sariak. Horren aurretik, bapo afaldu zuten: zizka-mizkak hasteko (urdaiazpikoa, patea eta zainzuriak), bakailaoa, txuleta eta postrea. 45 pertsona elkartu ziren, giro ederrean.