Lasarteoriatar bat hil da auto istripu batean, N-1 errepidean, Tolosa parean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 16a

N-1 errepidean gertatutako istripu bat. Artxiboko irudia.

Lasarteoriatar bat hil zen atzo arratsaldean N-1 errepidean, Tolosa parean, gidatzen ari zen ibilgailuaren kontrola galdu eta istripua izanda; ezbeharraren unean bertan hil zen 44 urteko herritarra. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.

El Diario Vasco egunkariak berri emandakoaren arabera, atzo arratsaldeko bostak aldera gertatu zen istripua. Herritarra N-1 errepidean barrena zihoan, Gasteizerako noranzkoan, Tolosa parean zebilela autoaren kontrola galdu eta ezbeharra izan zuenean. Talka horren gogorra izan zen, ezen autoa irauli eta erabat txikituta geratu zela errepide bazterrean; suhiltzaileek barrutik atera behar izan zuten gorpua. Ertzaintza ikertutakoa gertatzen ari da.