ESKUALDEA

Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde manifestatuko dira bihar, Bilbon

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 13a

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuek manifestazio bat aurrera eramango dute bihar Bilbon, 13:00etatik aurrera, 'Etxebizitza eskubidea bermatu. Negozioari ez!' lelopean. Plaza eliptikotik abiatuko da mobilizazioa eta horrekin bat egiteko deia egin du Buruntzaldeko Etxebizitza Sindikatuak.