Piztu dituzte Eguberrietako argiak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 2a

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du piztu dituela Eguberrietako argiak. Batez ere erdiguneko kale eta auzoetan jarri dituzte apaingarriak eta zehaztu dute urtarrilaren 6an itzaliko dituztela. Bide batez, Gabon zoriontsuak opa dizkie lasarteoriatar guztiei.