Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur korporazioko kideek

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abe. 12a, 08:00

Aurtengo ohiko udalbatzarretako bat.

Udal korporazioko kideak udalbatzar aretoan elkartuko dira gaur, 18:30ean, hilabete honetako ohiko saioa aurrera eramateko. Gogorarazi dute irekia dela eta herritarrek bertaratzeko aukera dutela hala nahi badute. Bestela, udalaren YouTube kanalaren bidez zuzenean jarraitu ahalko dute bilkura.

Hauek izango dira landuko dituzten gaiak:

  1. Azaroaren 4tik abenduaren 8ra arte (biak barne) emandako alkatetza-dekretuen berri ematea; 2207tik 2495era bitarteko dekretuen zenbakiak.
  2. Euskara sustatzeko ekintza plana (ESEP) Lasarte-Orian 2019-2022 izeneko plana datorren urteko abenduaren 31ra arteko luzapena onartzea.
  3. Lasarte-Oriako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren behin betiko onartzea.
  4. A38 HEA, Goiegi Gora desklasifikatzeko eta Goiegi baserriko lurretan azpieremu berri bat sortzeko hirigintza antolamenduko hitzarmena behin betiko onartzea.
  5. Gai zerrendan sartzea berretsi ondoren, alkatetzaren proposamena onartzea, hautaketa prozesuko epaimahaiaren erabakia ofizioz berrikusteko espedienteari hasiera emateko.
  6. Gai zerrendan sartzea berretsi ondoren, alkatetzaren proposamena onartzea, hautaketa prozeduraren oinarriak ofizioz berrikusteko espedienteari hasiera emateko.
  7. Galderak eta erreguak.