Urteko batzar orokorra egingo du gaur Danok Kide elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 12a

Danok Kide elkarteak urteroko Ohiko Batzar Nagusia aurrera eramango du, 19:00etan, Blas de Lezo kalean duen egoitzan.

Hauek izango dira bilkuran jorratuko dituzten gaiak:

  1. 2023ko akta irakurri eta onartzea.
  2. 2023-2024 ikasturtean egindako jarduerak.
  3. Kontuen egoeraren deskargua (2024-11-30).
  4. 2024-2025 ikasturterako jardueren oinarriak.
  5. 2025eko ekitaldirako diru sarrera eta gastuen proposamena.
  6. Galderak eta erreguak.