Hona hemen Mozartek 1786an konposatu zuen obraren sinopsi laburra:
Figaroren ezteiak dira: denak daude gonbidatuta Almavivaren etxera, aurkikuntzaz eta eskandaluz betetako egun zalapartatsu batez gozatzeko. Mozarten opera komiko horrek ezusteko birak, desio debekatuak eta melodia ahaztezinak ditu eta eszena distiratsuak tartekatzen ditu edertasun katramilatsuko uneekin.
Obra klasiko horren emanaldia aurtengo irailaren 10ean aurrera eraman zuten Londresko (Erresuma Batua) Royal Opera House aretoan. Ikuskizun hori kultur etxeko auditoriora ekarriko dute gaur.