Eguneko Zentroko egoiliarrek osteratxo ederra egin dute bizikletan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abe. 11a, 11:33

Bizikletan Adinik Ez egitasmoko lagunak Atsobakarreko egoitzara etorri dira gaur, Eguneko Zentroko zenbait egoiliar bizikletetan hartu eta herrian barrena osteratxo bat egitera. Giroa hotza izan arren, behar adina arropa jantzi eta pozarren ibili dira, bidean topatu dituztenak jator agurtzen.

Danimarkako hiriburu Copenhague-n sortutako Cycling Without Age egitasmotik eratorritako ekimena da Bizikletan Adinik Ez, 2017an Donostian martxan jarri zutena. Hauxe da partaideen helburu nagusia: pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzea parte hartzearen, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri mugikortasunaren bidez.