Pentsio publikoez ariko dira urteko azken borobilean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abenduaren 11

Azaroan etxebizitza eskubideaz hitz egin zuten.

Borobilean Elkarteko kideek gaur arratsaldean aurrera eramango dute hurrengo solasaldia, pentsio publiko duinen oraina eta geroari buruzkoa. Oriarte Landaberri eraikinean elkartuko dira, 19:00etan. Saio irekia dela gogorarazi dute.

Lau hizlari gonbidatuko dituzte gaurkora: Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduko kide Karlos Etxeberria, pentsionisten eskubideen aldeko aktibista Sole Garro, Oneka Euskal Emakume Pentsionisten Plataformako ordezkari Nekane Berriotxoa eta Duintasuna elkarteko kide Joxean Urkiola.