Lasarteoriatarrak, Durangon

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abe. 9a, 13:22

59. Durangoko Azoka aurrera eraman dute hilaren 5etik 8ra, Landako Gunean. Hainbat eta hainbat euskal liburu eta diskoren, zein horien sortzaileen topaleku izan da lau egunez aipatu espazio hori, eta, tartean, izan dira lasarteoriatarrak aurten ere

Martin Anso Txertoa argitaletxeko editorea, adibidez, bertan izan da, eta baita Iñaki Petxarroman kazetaria eta idazlea ere. Azken horrek bere azken lana, 'Lehendakariaren alaba' thrillerra aurkeztu du, eta, hain zuzen ere, Anso arduratu da saio hori gidatzeaz. 

Pablo Barrio idazleak ere bere azken liburua aurkeztu du: '2074'. Agerraldi horretan ondoan izan du, aurkezle lanetan, Oier Gillan Ganbila bildumako editorea. 

Gainerakoan, herriko beste zenbait sortzaileren lanak ere ikusi ahal izan ditugu azoka eremuko stand-etan, besteak beste, Aintzane Usandizagarenak, Ane Labakarenak, edota Katxiporretako kideenak.

Argitalpen hau osatzeko informazioaren zati eta argazkiak Martin Anso herritarrak bidali dizkio TXINTXARRI-ri.